GATZ, TITIRITORTO BASATIA
Zazpi urteko titiritorto argia eta bihurria, basatia. Eskuzabala, bihotzbehera, jakinmin handikoa. Bi ama ditu, Sutondo eta Leize. Amatxo eta ama. Gauetan beldur da eta beti Sutondorekin oheratzen da, beldur iluntasunaz, munstroen eta zonbien beldur. Bertizen barrena ibiltzeko, Gauargi okilaren gainean hegan bidaiatzen du. Masustak jatea gustatzen zaio, burua galtzen du masustak ikusi edo bere buruan irudikatzen dituenean.
GAUARGI
Gatzen okila.
SUTONDO
Gatzen amatxo da. Kitarra jo eta abestea gustatzen zaio.
LEIZE
Gatzen ama da.
IZAR BELE
Gatzen birramatxi da.
SENDI-SENDO
Bertizeko pagorik zaharrena, 999 urte ditu.
ELURBOLA
Hontz zuria da.
MALUTA
Ilargiaren alaba dela diote. Titiritorto albinoa da, xuri-xuria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario